20110315

WIKIA : Erandio ezagutuz


Wikia hemen
Erandioko Udal Bibliotekan zeuen eskura jarri nahi dugun azken egitasmoaren emaitza aurkeztera gatoz.
Wiki bat.
Zeuekin batera Erandioko hainbat esparru (pertsonaia ospetsuak, eraikinak, istoriako pasarteak, antzinako lanbideak,…) jorratuko lituzkeen wikia bat burutu nahi dugu.
Agian zutarik askok soberan badakizue wiki bat zer den. Beste batzurentzat, ordea, wikiaren kontua akaso erabat ezezaguna da edo behintzat izenez ezaguna den arren, horren inguruko datu gutxi duzue.
Beno, ba hori ez da problema, edo behintzat ez luke problema izan beharko.
Beraz, eta azken talde honetaz pentsatuz, wiki bat zer den azaltzen edo behintzat saiatzen hasiko gara. Wiki: definizioa.
Wikispaces : Nola erabili


Ederto, orain gutxi gora behera dagoeneko badakigu, nolabait, zer den wiki bat, zertarako balio duen eta nola erabili.
Beraz Erandioko egitasmoaren berri igaroko gara gehiago luzatu barik.

Zergatik wiki hau?

Hemen hainbat osagai edo elementu elkartzen dira.
Aurrena, gaur egun teknologia berriek orohar eta, Informazio eta Komunikazio Teknologi (IKT) berriek bereziki eduki duten aurrerapenek komunitaterako informazio zerbitzuak ahalegin bereziak egitera behartu gaituztelako.
Hurrena, bibliotekako xede batek komunitaterako informazio iturrria izan behar duelako.
Azkena, informazioa eta ezagutza ikuspuntu dinamiko batetik tratatu nahi/behar dugulako, biblioteka norabide bakarreko informazio iturburua izatetik elkarlanean diharduten zenbait eragilerik bat bakarrik izaterako urratsa emanez.
Ez gara hemen luzatuko zer dala eta wikispaces edota zergatik ez beste wiki eredu bat. Laburbilduz zera esango dugu, wikispaces aukertau dugu autonomia nahikotxo emateaz gain irakaskuntzan jadanik nahikotxo ibilbidea eginda duelako eta besteen esperientzietatik ikastea jakintsuen joera delako.

Erandioko Wikia

Wiki hau lokopedias arloan kokatuko genuke, baina konkretuki, Erandiori buruzkoa, hau dela eta bera izena Erandio ezagutuz
Zein da helburua? : Wikian bertan zeazten den bezalaxe:
“Wiki honekin Erandioko Bibliotekak zure herriaren historia, pertsonaia ospetsuak, eraikin esanguratsuenak, ..., hots, zure herria pixka bat hobeto ezagutzeko lanabesa eskura jarri nahi du. Baina wikia ez da bibliotekak bertatik informatzeko eta zuek etxetik informazioa konsumitzeko lanabes soila. Wikiak zure partehartzea ahalbideratzen du, are gehiago, zure partehartzean oinarritzen da, zurekiko elkarlana da bere ezaugarri nagusia, hemen eskeintzen den informazioa aberasten languntzean datza hain zuzen wikiaren zergatia.
Azaldu beharrik ez dago edukiei dagokienez arreta berezia ematen diogu informazion iturrien aipamenari beti ere besteek egindako lanen ezagutza elkarlanerako ezinbesteko baldintza dela jakitun .
Horrez gain norberak bere edukiak sortuz gero bere edukiak Creative Commons lizentziaren bitartez kudeatzeko aholkua ematen dugu.
Eta bere funtzionamendua?: Wiki honek guztiek bezalaxe, Administratzaile bat dauka. eta kasu honetan administratzailea biblioteka da. Diseinua, baimenak ematea,.. berari dagokio
Nork idatz dezake?
Parte hartzea wikiaren oinarria da. Parte hartzeko bi urrats eman behar dira: aurrenekoa wikispacesen alta ematea eta bigarrena bibliotekari eskaria egitea. Horretarako mezu bat bidali zure liburutegira eta kitto.

Parte hartu

0 comments: