Zerbitzuak

20060404

Mailegu zerbitzua

  • Erandioko Udal Bibliotekak udalerriko biztanleriarentzat, eta oro har formakuntza, informazioa beharra edo bere irakurzaletasuna ase nahi izango lukeen ororentzat, pertsona fisikoa zein juridikoa izanik ere, bertoko bibliotekako zein Euskadiko Liburutegien Zerbitzuko sareko gainontzeko biblioteketako liburu zein beste edozein materiala motaren dohaineko mailegutza zerbitzua eskaintzen du.
  • Horretarako Eusko Jaurlaritzak antolatutako Liburutegien sarean barne bere materialen katalogo automatizatua eskaintzen du.
  • Aipatutako sarearen dohaineko txartelak sare osoan mailegu zerbitzuaz baliatzea ematen dizu. Txartela hau erosoen egiten zaizun sukurtsalean eskura dezakezu.
  • Behar zenezakeen dokumentua zure ohiko sukurtsalean egon ezean erosoen duzun sukurtsalera ekarriko genizuke beti ere astean behin burutuko litzatekeen dokumentuen trukaketaren bitartez.
  • Beharko zenukeen dokumentua Erandioko Bibliotekan egon ezean baina bai sareko beste batetan, liburuaren bila joan zaitezke eta maileguan hartu. Bestela zure bibliotekara ekar genezake, liburutegien arteko mailegu zerbitzuari esker, beti ere beste liburutegiak onartuko balu eta bidalketak agian sor litzakeen gastuak zure gain hartzeko prest egongo bazina.

0 Comments:

Post a Comment

<< Home